149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehakatua Udal Planeko U.I. III-Arrotxapeko ZO-1 eremuko ekipamendurako lurzatian (Compasión ikastetxea). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-nov-09 (7/CU).

«Ikusirik Udal Planeko U.I. III-Arrotxapeko ZO-1 eremuko aldaketa xehakatuaren agiria eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2009ko abuztuaren 31ko txostenarekin bat, espedientean baitago, ondokoa erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko U.I.III-Arrotxapeko ZO-1 eremuko aldaketa xehakatua, José Agustí de Ciurana jaunak tramitatzeko aurkeztua, Escuelas Pías Provincia de Emaús ikastetxearen izenean (La Compasión ikastetxea), eta determinazio arau emaileetan sartzea, honako testu hau edukita:

-Mehelin fatxadak, eta mehelinera begira daudenak, beste fatxaden antzera tratatuko dira, material berdinak erabiliz eta eraikinaren gainerakoarekin bat egiten duen arkitektura konposizioa emanez. Hori guztia zuzenbide zibilaren aplikazioak dakartzan zortasunak galarazi gabe.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak dokumentuaren testu bategina aurkeztu beharko du, arkitektoen elkargoak behar bezala ikus-onetsia.»

Iruñean, 2009ko azaroaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0926302