149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIO

Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Herriko jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza Kontzejuko Batzarrak, 2009ko urriaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuenez gero, jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Orrion, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, Javier Montaño Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0926454