2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa "La Playa-Auzalar" S-10eko Plan Partzialean.
Hasierako onespena
Orkoiengo Udaleko alkateak, 2009ko azaroaren 9ko ebazpenean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea "La Playa-Auzalar" S-10eko Plan Partzialean, sektoreko konpentsazio batzordeak aurkezturik, David de Miguelek eta Héctor Nagorek prestaturiko dokumentuari jarraikiz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Orkoienen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0926450