149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko azaroaren 5eko 351/2009 ebazpenaren bidez erabaki zen hasiera batean onestea Peio Mirena Mendoza Arreguik eta María Lourdes Rodríguez Oyanederrek sustatu duten xehetasun azterlana. Haren xedea da lerrokadurak egokitzea eta eraikigarritasuna tokiz aldatzea 3. poligonoko 893. lurzatian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2009ko azaroaren 12an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0926441