149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2010eko zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2009ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2010erako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3898.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,6714.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sorrarazpena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: batetik bortz urtera bitarteko aldia: %2,5; hamar urtera bitarteko aldia: % 2,5; hamabortz urtera bitarteko aldia: %2; hogei urtera bitarteko aldia: %2.

2.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Ledean, 2009ko azaroaren 13an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0926477