149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifak, 2010eko urtarrilaren 1etik
aitzina indarra hartzeko.
Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi ditu ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifak, guztiak ere espedientean baitaude. Tarifak ez dira igoko 2009koen aldean eta 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Leatxen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0926150