2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEATXE
Udal zergen karga-tasak, indizeak
eta portzentajeak 2010. urterako
Leatxeko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin bilkuran, 2010. urteko udal zergetarako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onetsi zituen. Hona hemen:
-Lurreko ondasunen kontribuzioa:
Hirilurreko ondasunentzat urteko karga-tasa %0,17 izanen da, ondasunek katastroan hirilurreko ondasunen balorazio txosten berriaren ondorioz duten balioaren gainean.
Landalurreko ondasunentzat urteko karga-tasa ondasunen katastroko balioaren %0,52 izanen da.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergentzat eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren karga-tasa %2,84 izanen da.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea: %1,4.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 1). Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bostera bitarteko aldia: %2,2; hamar urte bitarte: %2,1; hamabost urtera bitarte: %2,0; hogei urte bitarte: %2.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko karga-tasa bakarra ezarriko da: %12, 71 zerga-oinarriari aplikatuko zaio.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Leatxen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.
Iragarkiaren kodea: L0926149