2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Behin betiko onespena.
3. desjabetzea
Itzako Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Aldabako horniduraren hodia berritzeko obrak egiteko zortasuna desjabetzeak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendaren behin betiko onespena, bidezko bada. Obra Iruñerriko Mankomunitateak sustatua da (Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A.) (3. desjabetzea).
Aurrekariak:
1.-Udalak hasiera batean onetsi zuen, 2009ko maiatzaren 13an.
2.-Desjabetzeko tramiteen hasieraren iragarkia 2009ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, eta orobat argitaratu da Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan.
3.-Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendaren berri eman zaie interesdunei eta ez da inolako alegaziorik jaso.
Eta aferaz eztabaidatuta, erabaki da:
Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea desjabetzeak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.
Bigarrena.-Interesdunei erabaki hau banan-banan jakinaraztea.
Hirugarrena.-Erabaki hau eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Foru Komunitateko egunkarietan eta Herriko Etxeko iragarki oholean ere.
Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2009ko maiatzaren 28an.-
Alkatea, Socorro Pérez Ollo.
UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, ITZAKO UDALERRIAN Ukitutako ondasun eta eskubideak |
TITULARRA ETA HELBIDEA | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
ZORTASUNA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | ERREGISTROAK |
ml | m2 | m2 | Un. | m2 | POLIGONOA | LURZATIA | LUR MOTA |
Señorío de Zuasti Golf Club, S.A. San Andres-Zuastiko jaurerria zk.g. | 20 | 20 | 400 | - | - | 2 | 50 | Larrea |
L0926685 |
Iragarkiaren kodea: L0926685