2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Udalaren 2009ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea 2009ko udal aurrekontuan, parkeen eta lorategien zerbitzurako makineria erosteko gastuei aurre egin beharrez.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.
Burlatan, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0926439