149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

81/2009 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta 2009. urterako lan publikoaren eskaintza handitzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Bestetik, hautapen prozesua hastearren, lau lanpostu huts sortzen dira Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko ogasun teknikari izateko. Lanpostu horretan hutsik gelditzen diren lehen lauak besterik gabe amortizatuko dira, gaur egungo plantilla handitu ez dadin.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Sistema Informatikoetako goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6143 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

-Mandataria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 54 zenbakia duena plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

-Suhiltzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 4394 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Suhiltzaile ofizialordea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 7709 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Suhiltzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 4777 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 983 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Atezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 35638 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

-Igerilekuko monitorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 35707 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia.

-IRYDAko laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 5558 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

-Zaindaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 1472 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Antolaketako goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8599 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

~Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, euskarazko 3. jakite-maila daukana, 8588 zenbakia duena plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

-Suhiltzaile sarjentua. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 8589, 8590 eta 8591 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

-APT (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8592 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua:

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-APT (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 38938 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 38939 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

-Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Lizarrako Tierra Estella BHIri atxikia, 38940 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia.

-Nekazari Jardueretako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 8593 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua:

Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia.

-Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 8594 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Ogasuneko teknikari lanpostuak sortu eta lan publikoaren eskaintzan sartzea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan aritzeko.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko ogasuneko teknikari izateko lau lanpostu huts sortzen dira, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, 8595, 8596, 8597 eta 8598 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009. urterako lan publikoaren eskaintzan ogasuneko teknikari izateko 8 lanpostu huts sartuko dira, hots, aurreko atalean sortutakoez gain, 1007, 1140, 1289 eta 3922 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

3. Gaur egungo lanpostuen kopuruak gora egin ez dezan, besterik gabe amortizatuko dira Ekonomia eta Ogasun Departamentuan sortzen diren ogasun teknikarien lehen lau lanpostu hutsak.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatzen da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B edo C maila emanen zaio, baldintza berariazkorik gabe, Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Argitalpenak Kudeatzeko atalburutza.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko azaroaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0926902