148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Ureztatzaileen Elkartea eratzeko proiektua

Bidankozeko Udalak, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko apirilaren 11ko 849/1986 Erregelamenduaren 201. artikuluan xedatua aplikatuz, Ureztatzaileen Komunitatearen Batzar Orokorraren deialdia iragarri du, prestatu diren ordenantzen eta erregelamenduen proiektuak aztertu eta, hala badagokio, onesteko. Argitara ematen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikaturik, eta aditzera ematen da ezen, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, iragarki oholean ikusgai egonen dela batzar orokorraren deialdia, 2010eko urtarrilaren 2an eginen baita, 18:00etan, Bidankozeko Herriko Etxeko lehen solairuan (Karrika Nagusia, zk.g.).

Bidankozen, 2009ko azaroaren 18an.-Alkatea, Idoia Hualde Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0926905