148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Lankidetza hitzarmena

Mañeruko Udaleko alkate udalburuak, Udalak 2009ko uztailaren 23an egin bilkuran erabakiari jarraikiz, 2009ko azaroaren 11n lankidetza hitzarmena izenpetu zuen honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko: Mañeruko Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

Mañerun, 2009ko azaroaren 23an.-Alkate udalburua, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0927006