148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

86/2009 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2009. urteko Zilarrezko Dominak ematen dituena.

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina dago, eranskinaren 2. puntuan arautua.

Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren lagunen merezimenduak, izan ere 25 urtetik gora eman baitituzte lanean, dedikazio handiz, Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren sustapeneko zuzendaritzan edo lan teknikoan eta, batez ere, horrekin guztiarekin laguntza handia eman baitute Nafarroan kirolaren alde, betiere adorez baina nabarmendu nahirik gabe,

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Kirol Merituaren Zilarrezko Domina pertsona hauei ematea:

Ángel Ablanedo Jiménez jaunari, Club Deportivo Iruña, Club Deportivo Estella eta beste talde batzuetan futbolaren arloan 25 urte baino gehiago egindako lanarengatik.

Juan Antonio Alonso Dubrot jaunari, Nafarroako Futboleko Arbitroen Elkargoan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Pablo Aranda Lasheras jaunari, Tuterako Los Gavilanes klub hipikoan lan teknikoetan eta zuzendaritza lanetan 25 urtetik gora egiteagatik.

Eusebio Cardenal Miguel jaunari, Club Deportivo Tudelano taldean eta Nafarroako Futbol Federazioan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

José Luis Castellanos Alustiza jaunari, Barañaingo Lagunak taldeko Mendiko atalean 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Manuel de la Merced Abadía jaunari, Tuterako Club Deportivo San Javier taldean 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Joaquín Elizari Lacosta jaunari, Nafarroako Eskubaloi Federazioan eta Atarrabiako Club Deportivo Beti Onak, U. D. Chantrea eta beste talde batzuetan eskubaloiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Jesús María Goikoetxea Velaz jaunari, Club Deportivo Lagun Artea eta Club Deportivo Lakuntza taldeetan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Rafael Hernández Moreno jaunari, Club Deportivo Tudelano taldean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

José María Huarriz Eugui jaunari, Esteribarko Udalaren Pilota Eskolan eta Pilotaren Klubean pilota sustatzen 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

José María Ilincheta Ilincheta jaunari, Iruñeko Unión Ciclista Navarra taldean txirrindularitzaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Pablo Jesús Iriarte Sola jaunari, Artaxoako Club Atlético Artajonés taldean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Pedro Irigoien Cruchaga jaunari, Berriozarko Kirol Eskolen eta Club Deportivo Berriozar taldearen bidez areto-futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Alfredo Irisarri Izu jaunari, Nafarroako Karate Federazioan eta Club Deportivo Shotokán eta Burlatako Kanku taldeetan karatearen arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Juan José Itarte Balduz jaunari, Faltzesko Club Deportivo Falcesino taldean 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Eduardo Marco Arizu jaunari, Tafallako Club Bertxarri judoko taldean eta Nafarroako Judo eta K. E. Federazioan judoaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Melitón Martínez Asín jaunari, Azkoiengo Azkoyen taldean eta Azkoiengo Udalaren mendeko beste talde batzuetan futbolaren eta areto-futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

José Luis Oreja Urizar jaunari, Iruñeko Unión Ciclista Navarra eta Peña el Gesto taldeetan txirrindularitzaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Pedro Rabal López jaunari, Club Ciclista Villavés eta Zangozako Club Ciclista Cantolagua taldeetan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Ángel Javier Requetibate Ansorena jaunari, CAUN, Santa Catalina Laboure eta Ermitagaña I. P. taldeetan eta Nafarroako Atletismo Federazioan atletismoaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Luis María Rodero Armendáriz jaunari, Nafarroako Judo eta K. E. Federazioan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Agustín Rojas Itarte jaunari, Nafarroako Judo eta K. E. Federazioan judoaren arloan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Gonzalo Rueda Pérez jaunari, Altsasuko Kirol Eskolak, Sociedad Deportiva Alsasua eta Altsasuko Saskibaloi Kluba taldeetan 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

Francisco Tazón García jaunari, Iruñeko Club Deportivo S.D.R.C. Peña La Jarana taldean 25 urtetik gora egindako lanarengatik.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei eta Nafarroako Kirolaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0927093