148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

85/2009 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Juan Carlos Barcos Nagore jaunari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2009ko Urrezko Domina ematen diona.

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Besteak beste, eranskinaren 1. puntuan, Urrezko Domina arautzen da.

Juan Carlos Barcos Nagore jaunak egindako merezimenduak kontuan hartuta ematen da goresmen hau. Honako hauek aipatu behar dira bere ibilbidean: Espainiako eta Nafarroako judotik hautatu den lehen arbitroa izan da, Moskuko Olinpiadara joateko 1980an. Gero, Los Angeleseko Olinpiadan hartu zuen parte (1984), Seulgoan (1988) eta Bartzelonakoan (1992) eta, Europar Batasuneko Arbitraje Batzordeko kide gisa, Atlantan (1996), Sydneyn (2000), Atenasen (2004) eta Beijingen (2008). Orobat, Europako Judo Batasuneko Arbitrajeko zuzendari izan da 1993tik, gaur egun arte. Horrenbestez, lan handia egin du Nafarroako judoaren ordezkari gisa aipatu ekitaldietan, baita Nafarroako kirolaren alde ere, oro har.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2009ko Urrezko Domina ematea Juan Carlos Barcos Nagore jaunari.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari eta Nafarroako Kirolaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0927092