2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, Bortzirietako Hiri-Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitateko zerbitzuen arduradun izateko lanpostu
finko bat oposizio-lehiaketa bidez, lanaldi partzialean betetzeko. Izendapena
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia ikusirik, 2009ko ekainaren 15ean, 73. zenbakia, eta hautapen prozedura tramitatu eta bukatu ondoren, Bortzirietako Hiri-Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitateko Juntak, 2009ko urriaren 26an eginiko bilkuran, Txomin Elgorriaga Astondoa zerbitzuen arduradun izendatzea erabaki zuen, hura izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia; hori guztia Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 32. artikuluan xedatutakoa betez.
Etxalarren, 2009ko urriaren 27an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0925326