2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarriari jarraikiz, deialdi hau iragarri da Buñuelgo udal mugapeko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.
Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.
Buñuelen, 2009ko urriaren 22an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: L0925031