2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Aldaketak luzatutako aurrekontuan. Behin betiko onespena
Alloko Udalak, 2009ko otsailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1 zenbakidun aldaketa 2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuan. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez gero, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondoko egiturari jarraikiz:
1.a-Aldaketa 2009ra luzatutako aurrekontuan.
a) Kreditu bereziaren aldaketa.
Finantzaketa diru-sarrera berrien bidez:
-720. kontu-saila. Estatuko Administrazio Orokorraren Funtsak: 190.793 euro.
Gastuak:
-432.622.02 kontu-saila, eraikina eraisteko eta ermita zein biltegia eraberritzeko lanetarako: 190.793 euro.
b) Aldaketa. Kreditu transferentziak.
Diru-sarrerak:
-432 2270701 kontu-sailaren beheititzea: 2.900 euro.
-121 2270702 kontu-sailaren beheititzea: 12.100 euro.
Gastuak:
-432.622.02 kontu-saila, Estatuaren funtsak finantzaturiko lanen arkitektoaren ordainsariak: eraikina eraistea eta ermita zein biltegia eraberritzea: 15.000 euro.
Allon, 2009ko urriaren 22an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L0925097