134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2009ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: Behar den iragarkia 2009ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4an. Geroztik hogei egun baliodun iragan dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta gai honetaz indarra duten gainerako xedapenetan xedatuari jarraikiz, aho batez erabaki da behin betikoz onestea Los Arcosko Udal Planeko ASC-65aren esparruan (1. poligonoa, 601. lurzatia) José María Ancínek eta Mónica Echeverríak sustatu duten xehetasun azterlana.

Los Arcosen, 2009ko urriaren 14an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0924541