134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Alkatetzaren 103/09 Dekretua

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2009ko urriaren 7an. Hona hemen haren testu osoa:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Alkate naizen aldetik dagozkidan eskudantzia guztiak bigarren alkateorde Avelino Micheo Iriarteren esku uztea, nire ordez ari dadin 2009ko urriaren 9tik urriaren 18ra kanpoan naizen bitartean.

Bigarrena.-Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo aitzinetik eta hautara: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Donezteben, 2009ko urriaren 7an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0924229