134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: África de la Fuente Arza. Jarduera: zakurrendako egoitzaren eraikuntza. Kokapena: 1. poligonoa, 1610. lurzatia. Alderdia: Larrazko. Beraskoain.

Beraskoainen, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, José Javier Fernández Sola.

Iragarkiaren kodea: L0924280