134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko
hiru lanpostu oposizioz betetzeko. Izendapena

2008ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an, Barañaingo Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 35.1 b artikuluan ezarria bete beharrez, Barañaingo Udalak, 2009ko maiatzaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, I. eranskinean aipatzen diren pertsonak Barañaingo Udaltzaingoko funtzionario izendatzea erabaki zuen, baita 2009ko irailaren 7ko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran II. eranskinean aipatzen dena ere.

Barañainen, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

Raquel Rodríguez Mendiguchía, Barañaingo Udaltzaingoko funtzionarioa, borondatezko eszedentzian dagoena.

David Villagómez Martínez, Barañaingo Udaltzaingoko praktiketako funtzionarioa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 41. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Pablo Busto Arangay, Barañaingo Udaltzaingoko praktiketako funtzionarioa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 41. artikuluan ezarriari jarraikiz.

II. ERANSKINA

Jon Arregui Ramos, Barañaingo Udaltzaingoko funtzionarioa.

Iragarkiaren kodea: L0924640