134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María Elena Belloso Biurrun andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 11ko 1209/2009 Ebazpenaren kontra, Haur Hezkuntzako (gaztelaniaz) zerrendari dagokionez. Ebazpen haren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko lehiaketaldian. Deialdia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, dei egiten zaie Haur Hezkuntzako (gaztelaniaz) lehentasunezko zerrendetan Uxue Irene Igal Abendañorengandik Regina Blanco Alonsorengana bitarte, biak barne, dauden izangaiei, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 30eko 1573/2009 Ebazpeneko Haur Hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitatean gainditu dutenen zerrendan María Pilar Zambrano Lermarengandik Beatriz Del Arco Quelengana bitarte dauden izangaiei, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 1eko 1749/2009 Ebazpenaren II. eranskinean ageri diren Alicia Ramos Almodóvar eta Olga Blasco Zoco andreei, aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiteko, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 09366.AL) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0924222