2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2009ko irailaren 21a. Sustatzailea: Bostargi, S.L. Jarduera: zerbitzugunea. Tokia: 1. poligonoko 107. lurzatia, Luzaideko Benten auzoan.
Luzaiden, 2009ko urriaren 6an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L0923954