125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

516/2009 Dekretua. Zinegotzi baten dedikazio partziala

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko irailaren 22ko 516/2009 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du: Lourdes Liras Garriz zinegotziak bere eginkizunak dedikazio partzialean beteko ditu.

"Alkatetzaren urriaren 20ko 509/2008 eta 510/2008 dekretuen bidez, Udalbatzako kide Lourdes Liras Garrizen eskutan utzi ziren Zizur Nagusiko Udaleko Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorreko burutza eta Herritarrendako zerbitzuen informazio batzorde iraunkorreko burutza. Orobat, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu zen, irailaren 3ko 437/2008 Dekretuaren bidez, eta lehen alkateorde, otsailaren 4ko 56/2009 Dekretuaren bidez.

Zizur Nagusiko Udalak 2003ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakian, Udalbatzako kideen karguei dagozkien ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruzkoan, 2. atalean -Zinegotzi eskuordeak, informazio batzorde iraunkorretako edo patronatuetako buruak- ezarri zen asteko hamar orduko dedikazio partziala, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuta eta Udalbatzak dagokion enpresa kuota bere gain hartuta.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Erabakitzea ezen Lourdes Liras Garriz zinegotziak, Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorreko buru eta Herritarrendako zerbitzuen informazio batzorde iraunkorreko buru baita, dedikazio partzialean beteko dituela bere eginkizunak, astean hamar ordu eginez bere mende dituen informazio batzorde iraunkor bakoitzeko burutzagatik, 2009/10/1etik 2009/12/31ra bete ere. Horren truke 8.871,09 euroko lansari gordina jasoko du, batzordeburutza bakoitzagatik, hamabi hilekotan ordaintzekoak eta alta eginen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Udalbatzak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuotaren ordainketa.

2. Zuzenean jakinaraz bekio izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean."

Zizur Nagusian, 2009ko irailaren 24an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0923147