123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udalaren Ardoi Kirol Patronatuen datu pertsonaleko fitxategien arauketa

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2009ko irailaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

"Zizur Nagusiko Udalaren Ardoi Kirol Patronatuan badaude zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Zizur Nagusiko Udalaren Ardoi Kirol Patronatuak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

KUDEAKETA EKONOMIKO ETA KONTABILITATEKOAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, kudeaketa ekonomikorako, aurrekontuetarako eta hornitzaileekiko harremanetarako

Tratamendu sistema

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Patronatuaren kontabilitatea eta haren aurrekontua prestatzea, hornitzaile eta zordunen kudeaketa.

Ukituak

Hornitzaileak, herritarrak.

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek, haien ordezkariek, beste administrazio publiko batzuek edo entitate pribatuek emanak.

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakia

Datuen komunikazioa

Ogasun publikoari, Nafarroako Gobernua.

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Unitate arduradunak

ARDOI Kirol Patronatua

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko tokia.

ARDOI Kirol Patronatuko bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

Bigarrena.-Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

Hirugarrena.-Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Zizur Nagusian, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0922670