123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Lorezaintzako ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapena

2008ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an, lorezaintzako ofizial izateko lanpostu bat oposizioaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Orkoiengo Udalak, 2009ko irailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen Eva Faure Gurbindo andrea lorezaintzako ofizial izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Orkoienen, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0922607