2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTELLA
Garapen bidean dauden herriei diru-laguntza emateko deialdia, 2009 urtea, Lizarrako Udalarena
Xedea: laguntzak ematea nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden herriak laguntzeko Egitarauen eta Proiektuen gauzatzea sustatzeko, espedientean dauden oinarri arauemaileek xedatzen dutenaren arabera.
Laguntzen aurrekontua, gehienez: 62.302,64 euro.
Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Lizarrako Udalaren Erregistro orokorrean.
Onuradunak: GGKEak eta irabazi-asmorik gabeko eta elkarte bezala erregistraturiko elkartasun erakundeak.
Aurkezteko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan adierazten dena. Oinarri hauek, gainerako nahitaezko dokumentazioarekin batera, Gazteria Bulegoan, "María Vicuña" Gazteriaren Etxean egonen da interesdunen eskura.
Lizarra, 2009ko irailaren 11n.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L0922780