123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2473/2009 EBAZPENA, irailaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. Lanpostu horietako bat lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Horretaz gainera, Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dira.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 1476/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietako bat lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Ebazpena 2009ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Lanpostu horietako bat lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Zerrenda eranskinean dago.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Juliana Bayo Vera, mahaikide titular, eta Cristina Puyol Pérez, mahaikide ordezko.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

CANO BENITO, RAQUEL

IBAÑEZ AGUIRRE, AMAIA

ISO IRIBARREN, RAFAEL

JANICES SALINAS, MARIA JOSEFA

LUCAS MODREGO, LUIS

MALDONADO BARAHONA, SUSANA

MONREAL REDIN, MARGARITA

RODRIGO ERREA, ITZIAR

SILANES SUSAETA, GREGORIO

UNZUE GARDE, CRISTINA

VELASCO GARRO, MARGARITA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0922884