122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Etxauriko Udalak, 2009ko irailaren 14an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testua:

''Amaia Jaurrieta eta Juan Echeverría arkitektoek prestatu eta José Ignacio Acha Igarza jaunak sustatutako xehetasun azterlanaren onespenerako jendaurreko epea iragan baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako 2. poligonoko 580. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, Amaia Jaurrieta eta Juan Echeverría arkitektoek prestatu eta José Ignacio Acha Igarza jaunak sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea".

Etxaurin, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0922544