122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarko udal mugapeko hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena

Eguesibarko udal mugapeko hirilurraren balorazio txostenaren borzgarren berrikuspenaren proiektua prestaturik, Alkatetzaren irailaren 9ko 652/2009 ebazpenaren bidez aho batez erabaki zen hura jendaurrean paratzea, proiektuaren edukiarekin eta dokumentazioarekin bat, eta horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, hogei eguneko epean behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek behar diren alegazioak aurkez ditzaten.

Proiektua interesdunen eskura dago, Udalaren Ogasun Alorrean.

Eguesen, 2009ko irailaren 9an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0922247