122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da Doneztebeko Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2009ko irailaren 11n.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0922466