122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Ordenantza. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2009ko irailaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jabari publikoan interesa duten zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2009ko irailaren 17an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0922641