2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Kalifikazio juridikoaren aldaketa
Beteluko Udalak, 2009ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea: Antigua Kalean 4. zenbakian dauden 6,17 metro karratu, ondareko ondasun gisa kalifikatzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean. Epe horretan ez bada alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Betelun, 2009ko irailaren 11n.-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.
Iragarkiaren kodea: L0922413