122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ediktua

Baztango Udalak, 2009ko irailaren 7ko osoko bilkura berezian, 20. puntuan, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea Jesús Sanz Gamboak eta auzkideek aurkeztutako gora jotzeko 09-4555 errekurtsoari buruzko espedientea, hain zuzen ere Baztango Udalak 2009ko maiatzaren 5ean hartutako erabakiaren aurka ezarritakoa; erabaki horrek ezetsi egin zuen urbanizazio kuotak direla-eta Udalak igorritako likidazioaren kontra ezarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena.-Txosten edo alegazio idazkia onestea eta Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Jesús Sanz Gamboak eta auzkideek ezarritako gora jotzeko 09-4555 errekurtsoari buruzkoa, hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera."

Elizondon (Baztan), 2009ko irailaren 8an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0922108