122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udal honetako alkate udalburuak 82/09 Ebazpena eman zuen 2009ko abuztuaren 26an. Hona hemen haren testu osoa:

"Ikusita UE31 unitateko P1 lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Construcciones Arregui, S.A.k aurkeztua, ikusita Udaleko arkitektoaren 2009ko abuztuaren 24ko txostena, 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, dudan eskudantziaren ondorioz, honako hau ebatzi dut:

1.-Hasiera batez onestea UE31 unitateko P1-en xehetasun azterlana; hori guztia hirugarrenei kalterik egin gabe.

2.-Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan eta herriko iragarki oholean ere emanen da argitara.

3.-Espedientea tramitatzeak dakartzan gastu guztiak (esate baterako, prentsako iragarkiak) sustatzaileen kontura izanen dira.

4.-Erabaki hau arkitektoaren txostenarekin batean interesdunari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan".

Bakaikun, 2009ko abuztuaren 26an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0922137