122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketa Hirigintzako ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintzako ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Arakilen, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0922255