122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑEZKAR

Kontzejuaren ordenantza, Kontzejuaren aretoaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

Añezkarko Kontzejuko Batzarrak, 2009ko martxoaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kontzejuaren aretoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza (2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Añezkarren, 2009ko irailaren 14an.-Kontzejuko burua, Joaquín Lumbier Irisarri.

AÑEZKARKO KONTZEJUAREN ARETOAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. Añezkarko kontzeju-etxeko 1. solairuan dagoen aretoa herri horren Kontzejuarena da. Bai aretoa bera bai bainugela eta bertara iristeko bidea (atea eta eskailera) arau honetan xedatuari atxikirik daude.

2. Añezkarko Kontzejuaren Batzarrak, oro har, erabakiko du aipatutako etxeak zer erabilpen eta zerbitzu mota eman dezakeen jabari publikoko ondasun gisa.

3. Kontzejuko buruak hura erabiltzea baimentzen ahalko du egokia irizten dionean, betiere kontzejuaren inguruko gaiak soilik jorratzen badira. Gainerakoan, Kontzejuko buruak Kontzejuaren Batzarrak ezarritako arau orokorrari men eginen dio.

4. Batik bat kultura, arte, hezkuntza, gizarte, jolas eta abarreko arloetako jarduerak eginen dira bertan, betiere izaera publikoarekin, Añezkarko bizilagunei zuzenduak eta Kontzejuaren Batzarraren aldez aurreko beharrezko baimenarekin.

5. Jarduera gastronomikoak kasu berezietan eginen dira, eta Añezkarko bizilagunei zuzendutako ekitaldi herrikoietara mugatuko dira, hala nola herriko bestetara eta antzeko ospakizunetara.

6. Kontzejuak, Ezkidi Kultur Elkartearekin batera, urte osorako jardueren egitaraua zehaztuko du. Kontzejuak emanen ditu jarduera horiek egin ahal izateko beharrezko materiala eta altzariak.

7. Etxea modu pribatuan kasu berezietan baino ez da erabiliko, eta betiere, Kontzejuaren Batzarraren onespena jaso beharko du.

8. Añezkarren erroldatuek soilik eskatzen ahalko dute aretoaren erabilpena.

9. Aretoaren erabilpena eskatzeko zazpi egun lehenago bete beharko da Kontzejuak emanen duen eskabidea. Eskabidea sinatzen duena jardueraren arduraduna izanen da, eta bere buruaren nahiz taldearen erantzulea izanen da behar izanez gero.

10. Kontzejuak ez du bere gain hartzen erabiltzaileek izan ditzaketen istripu edo lesioen erantzuna Kontzejuaren etxean jarduerak egiten diren bitartean.

11. Añezkarko Kontzejuak berak ezarri ditu ordenantza hauek, eta betearazteko eta, hala iritziz gero, aldatzeko ardura berea du. Agiri honetan jaso ez diren edozein ustekaberen aurrean dagokion udalbatzaren irizpideen arabera jokatuko da.

Iragarkiaren kodea: L0922408