122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

1. aldaketa 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-01/09 aldaketa: kreditu gehikuntza

GASTUAK:

121.13102. Zerbitzu anitzetako enplegatua: 7.495,44 euro.

121.16001. Gizarte Segurantza: 2.788,81 euro.

DIRU-SARRERAK:

45504: Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza langabetuentzat: 7.461,88 euro.

870.01: Diruzaintzaren 2008ko gerakinetik gehitua: 2.822,37 euro.

Allinen, 2009ko irailaren 8an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0922145