122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Allin ibarreko Udalak, 2009ko irailaren 2ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, Artabiako 10. poligonoko 51. lurzatiari dagokiona, José Ignacio Enciso Sanguesa jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 63. artikuluak hartara igortzen baitu, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan. bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Allinen, 2009ko irailaren 8an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0922138