122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

-Kreditu gehikuntza:

432-622021 kontu-saila: Sozietatearen lokal eta biltegia egokia: 70.000 euro.

-Kreditu berezia:

453-2260706 kontu-saila: Zenbait besta eta jardunaldi: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 76.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

-Finantzabidea:

Kontu-saila: 870. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 15.293 euro.

Kontu-saila: 72001. Diru-laguntza, Inbertsioetarako Estaruaren Funtsetik: 60.707 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 76.000 euro.

Aberinen, 2009ko irailaren 11n.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0922317