122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Leringo (Nafarroa) udal mugapeko Leringo herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko instalazioetarako administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

Akats bat atzeman baita 2009ko 108. aldizkarian, irailaren 2koan, argitaratutako iragarkian, hain zuzen ere eskaeraren xedean, zuzenketa egin eta honela agertuko da:

Eskaeraren xedea:

administrazio baimena, Leringo (Nafarroa) udal mugapeko Leringo herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko instalazioak eraikitzeko.

Onura publikoa duela adieraztea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 21ean.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0923032