122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Errekurtso iragarkia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez hainbat atalburutza betetzeko deialdia (atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloi arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak). Iragarkia.

M.ª del Mar Horcada Ibañez andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak, lehen aipatutako deialdian izangai onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko, maiatzaren 15ean emandako 1306/2009 Ebazpenaren kontra. Hark ama-haurren 2. solairuko Erizaintza Unitateko burutzarako eskaera egina du. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2009ko irailaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0922339