122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2061/2009 EBAZPENA, irailaren 2koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren hiri garraioko tarifak onesten dituena 2009. urterako.

Tuterako Udalak hiri garraioko 2009. urterako tarifak onesteko eskaera aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/96 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak), 2. posizioan, sailkatuta baitago (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

2009ko irailaren 1ean egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak tarifak onesteko aurkeztu den eskaeraren gainean egindako txostena ikusirik.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako Udalaren hiri garraioko tarifak onestea 2009. urterako:

-Txartel arrunta: 0,50 euro.

-Bonobusa: 0,25 euro.

-A motako tarifa soziala: 0,10 euro.

-B motako tarifa soziala: 0,12 euro.

-C motako tarifa soziala: 0,18 euro.

-Autobus aldaketa: 0,00 euro.

Tarifa sozialak arautuko dira Tuterako hiri garraio publikoko tarifak arautzen dituen ordenantzan xedaturikoaren arabera.

2. Tarifa horiek begi-bistan egon beharko dute ibilgailuetan, pareta estalietan, irailaren 15eko 2807/1972 Dekretuaren 6. artikuluan xedaturikoa betez.

3. Tarifek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

4. Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa amaitzen eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko irailaren 2an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0922228