122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Trafikoko salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legea. Martxoaren 2ko 339/1990 legegintzako erre dekeretua.

ZEO: Zirkulazioaren erregelamendu orokorra. 13/1992 errege dekretua.

1.-Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak % 20 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa Balleko Etxean berean egin daiteke, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta arau-hausketaren data jarriz.

2.-Ibilgailuaren jabea arau-hausketaren erantzulea ez balitz, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 72.3 artikuluak ezarritakoa betez, jabeak, jakinarazpena hartu eta hamabortz egun baliodunen epean arau-hauslea identifikatu beharko luke eta horretarako Balleko Etxeko Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako tokiren batean, arau-hauslearen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea idatzirik dituen idazkia aurkeztu. Identifikazio hori egin nahi izanen ez balu, ibilgailuaren jabeari arau-hausketa larriren salaketa jarriko litzaioke. Salaketa horrek 300,51 euro bitarteko isuna lekarkioke.

3.-Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (elkarte bat) baldin bada, beti ere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bertzenaz sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

4.-Arau-hauste larrien egileak, dagokien isunaz gain, gidatzeko baimena hiru hilabete bitarte kenduz zehatzen ahal dira. Arau-hauste oso larriak, dagokien isunaz gain, gidatzeko baimena hirutik sei hilabete bitarte kenduz zehatuko dira beti ere (Trafikoari buruzko Legearen 67.1 artículo).

5.-Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6.-Salatuak alegazio idazkirik edo probarik aurkezten ez badu, jakinerazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Frogatutzat jotzen diren egitateak, horiek dakarten "arau-haustea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salaketa eta zenbatekoa". Halaberean, jakinaraziko da espedientea ikusgai dagoela Balleko Etxean, goizeko 9etatik arratsaldeko 2 orduak artio, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dutela bai eta dauden dokumentuen nahi bertze kopia eskatu ere.

7.-Nolanahi ere, interesatuak hamabortz egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzeko. Horrela egitekotan, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idatzia.

Elizondon, Baztanen, 2009ko irailaren 8 an.-Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.

ESPTEA.

JABEA

MATRIKULA

TOKIA

EGUNA

ORDUA

ZENB.

ARAU-HAUSTEA

2009050

BEUNZA SISTEMAS DE DISTRIBUCION SL

9370-FCH

SANTIAGO 14 -ELIZONDO-

2009/03/12

11:58

30,05

ZEOko 91.2g

2009063

BURDAIN URANGA, MARIA COVADONGA

SS-4585-AX

BEREKOETXEA APEZPIKUAREN ETORB., 2 -ELIZONDO-

2009/06/10

12:40

30,05

ZEOko 91.2g

2009043

CRUZ VALERIO, FILIPE

9488-CTJ

BEREKOETXEA APEZPIKUAREN ETORB. -ELIZONDO-

2009/02/17

17:50

30,05

ZEOko 91.2g

2009066

ETCHEVERRI URRUTIA, ANA MARIA

NA-1251-AH

PEDRO AXULAR 4 A -ELIZONDO-

2009/05/18

17:34

60,10

ZEOko 117.1

2009052

GARDE SAHARREA, MIREN ANDONE

NA-9372-AV

JAIME URRUTIA 43 -ELIZONDO-

2009/04/16

11:52

30,05

ZEOko 91.1

2009065

GOÑI MARTICORENA, MIKEL

9501-CPF

SANTIAGO 66 -ELIZONDO-

2009/05/05

8:40

30,05

ZEOko 91.2g

2009058

NAULA MALES, TATIANA MARIBEL

NA-0456-AP

ORDOKI INDUSTRIALDEA -ARIZKUN-

2009/04/13

14:30

60,10

ZEOko 117.2

2009034

SANCHEZ ALONSO, JUAN CARLOS

8757-CSM

BEREKOETXEA APEZPIKUAREN ETORBIDEA -ELIZONDO-

2009/02/03

12:10

30,05

ZEOko 91.2g

2009045

VIDES OLIVEIRA, MARIA DE FATIMA

5128-DDN

SANTIAGO 13 -ELIZONDO-

2009/03/20

10:30

30,05

ZEOko 91.2i

L0922048

Iragarkiaren kodea: L0922048