122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, hondakinak kudeatzeko Sakanako Mankomunitateko zerbitzuen arduradun lanpostu bat,
oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko

1.-Arau Orokorrak.

1.1. Deialdi publiko hau jakitera ematen da hondakinak kudeatzeko Sakanako Mankomunitateko zerbitzuen arduradun lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko.

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen den pertsonak ondoko eginkizunak izango ditu:

-Oro har, hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua koordinatzea, gerentziaren aginduen menpe betiere.

-Bilketak behar bezala egiten direla egiaztatzea, orokorrak zein gaikakoak (pilak, saltokien papera, beira, edukiontziak, bolumen handikoak, etxeko hondakinak, etab.).

-Bilketa zerbitzuaren gaineko datuak lortzea. Esate baterako, ibilbideak, bilketen maiztasunak, lantaldeak, kokapena, bilguneen kokapena eta garbiketa, edukiontzien kopurua eta tamaina, etab. Bilketa egoki planifikatzeko eta eguneratua izateko, bilketa-sistema etengabe hobetzeko proposamenak egitea.

-Bilketa txandak antolatu eta koordinatzea. Horretarako, lanak zerbitzuko langileen artean banatuko ditu, urteko egutegia eta lan hitzarmena kontuan hartuz.

-Kamioi edo pala gidariak ordezkatzea, beharrezkoa denean.

-Langileen lan-jardunaren gaineko kontrola eramatea (lanera bertaratzea, lanaldia betetzea ...) eta langileen lansariak direla eta (aparteko orduak, konpentsazioak, etab.) hileko txostenak prestatzea.

-Zerbitzuko kamioien eta gainerako ibilgailuen egoera ikuskatzea, bai eta zerbitzuko instalazioena ere. Horiek guztiak egoera onean egon daitezen beharrezko aginduak emango dizkie langileei.

-Arbizuko zabortegiko instalazioak ikuskatzea: zabortegia, lixibatuen baltsa, lixibatuen araztegia, bulegoak, aldagelak, garajeak eta transferentzia-instalazioak. Instalazioak behar bezala egoteko egokiak diren aginduak emango dizkie langileei.

-Edukiontziak egoera onean daudela ziurtatzea eta haiek zaindu, konpondu edo ordezkatzeko beharrezkoak diren aginduak emango dizkie langileei.

-Zabortegian sartzen diren hondakinak ikuskatzea eta bertara bota daitezkeen hondakinen inguruko zalantzei erantzuna ematea.

-Erabiltzaileek Hiri Hondakin Solidoen gaineko Ordenantza betetzen dutela egiaztatzea eta Mankomunitateko organo eskudunei egindako arau-hausteen berri ematea.

-Bere lanpostua dela-eta dagozkion eginkizunak betetzea kalitate sistema, ingurumen kudeaketa eta lan arriskuen gaineko prebentzioaren alorrean.

-Zerbitzuaren funtzionamendua dela-eta erabiltzaileek adierazten dituzten kexak eta kezkak jasotzea, haiei erantzun egokia emateko beharrezkoak diren erabakiak hartuz. Halakoetan, eta beharrezkoa balitz, harreman zuzena izango du erabiltzaileekin, Mankomunitateko administrazioarekin lankidetzan.

-Eta bere mailaren eta kategoriaren barrenean bere esku uzten diren guztiak.

1.3. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia Sakanako Mankomunitateko funtzionarioa izango da eta C mailari dagozkion oinarrizko lanasariak izango ditu, Mankomunitateak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak gehiturik.

1.4. Izendatutako izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta eman eta afiliatuko da.

1.5. Lanaldia lanaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2.-Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Batxilergo titulua, Lan Heziketa II. Edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Era berean goi mailako tituluak onartuko dira.

d) Gutxienez ere C mailako gidatzeko baimena edukitzea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak frogatu beharko du ibilgailua baduela, izendapena egin baino lehen.

e) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Aurreko beharkizunak eskabideak aurkeztearekin batera egiaztatuko dira, eta bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizio-lehiaketaren prozedura osoak dirauen bitartean ere, izendapena arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Lakuntzan. Horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Deialdi honen 8. atalean xedatutakoaren arabera, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko dira, bestela aurkeztu gabetzat joko baitira.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, mankomunitateburuak izangai onartu eta baztertuen zerrenda onesten duen ebazpena emango du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki oholean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta aurkeztutakoak ebatzita, Mankomunitateburuak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpenean probak egiteko tokia, eguna eta hasteko ardua zehaztuko dira.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Miguel Angel Zubiria Galartza, Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Eduardo Urrestarazu Fernández, Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Adolfo Araiz Flamarique, Sakanako Mankomunitateko kudeatzailea.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Mahaikidea: Iruñerriko Mankomunitateak izendatzen duena.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

Mahaikidea: Izarbeibarko Mankomunitateak izendatzen duena.

Ordezkoa: Izarbeibarko Mankomunitateak izendatzen duena.

Mahaikidea: Fernando Lorenzo Yaben Ollacarizquieta, Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Sakanako Mankomunitateko funtzionarioen ordezkari sindikal bat.

Mahaikide-idazkaria: Isaac Valencia Alzueta, Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Mankomunitatea osatzen duten udaletako idazkarietako edozein.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Epaimahaia ez da eratzen ahalko, ezta jardín ere, gutxienez kideen gehiengo absolutoa bertan ez bada.

5.3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izango dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren afera guztiak gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu, proba hauetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek espezialitate teknikoetan baizik ez dute jardungo eta horietan baino ez dira epaimahaiarekin elkarlanean ariko.

6.-Oposizio-lehiaketa nola egin.

6.1. Oposizio-lehiaketa hiru fasetan egingo da: euskara proba lehendabiziko, lehiaketaldia gero eta oposizioaldia hondarreko, oinarri hauetan ezartzen den gisara. Epaimahaiak ariketa bat baino gehiago edo guztiak egun berean egitea erabakitzeko almena du.

Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.-Euskara proba.

7.1. Euskarari buruzko proba izangai guztientzat eta baztertzailea izango da. Ahoz eta idatziz izango da eta bazterturik geldituko dira epaimahaiak ezgaitzat jotzen dituenak. Eskatuko den maila Hizkuntz Eskolako 3. maila izango da.

8.-Lehiaketaldia.

8.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izango eta gehienez ere 20 puntu eskuratzen ahalko dira.

8.2. 3.3. atalean ezarritakoarekin bat etorrita, izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, ondoko baremoaren arabera baloratuko ditu epaimahaiak:

a) Entitate publiko batean lan egindako urte bakoitzeko: Puntu 1. Denbora zatientzat (3 hilabete gutxienez) proportzioan dagokiena: gehienez ere, 10 puntu.

b) Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak: 20 orduko modulu bakoitzeko, 0,5 puntu; gehienez, 10 puntu.

c) Deialdian eskatutakoaz besteko, horrelakorik baldin badago, titulazioak:

-Lizentziatua: Lizentziatura bakoitzeko 2,5 puntu; gehienez 7 puntu.

-Diplomaduna: Diplomatura bakoitzeko 2 puntu; gehienez 6 puntu.

8.3. Aurreko atalean aurreikusi eta behar bezala egiaztaturiko merezimenduak kontatzeko, behin-behineko lan-kontratua nahiz finkoa izanda egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Esperientzia denbora egiaztatuak urte osoak egiten ez baditu, dagokion proportzioa aterako da.

9.-Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izango ditu, eta gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira bertan:

a) Ezagupenen gaineko proba.

b) Ariketa praktikoa.

c) Proba psikoteknikoa.

9.2. Ezagupenen gaineko proban, test moduko ariketa bat idatzi beharko da, gehienez ere 2 ordutan, 2. eranskinean aipatzen diren gaiei buruz. Zati teorikoan 35 puntu eskuratuko dira, gehienez ere, eta baztertuak izango dira 17,5 baino gutxiago lortzen dutenak. Gaizki erantzundako galdera bakoitzarengatik hari emandako puntuazioaren erdia kenduko da.

9.3. Ariketa praktikoan, zenbait kasu praktiko landuko dira, lanpostuaren zereginekin eta edukiekin ikustekoa dutenak. Ariketa egiteko, 2 ordu izango dira gehienez. Zati praktikoan 35 puntu eskuratuko dira, gehienez ere, eta baztertuak izango dira 17,5 puntu baino gutxiago lortzen dutenak.

Epaimahaide bakoitzak bere aldetik emango du ariketa bakoitzaren kalifikazioa, eta kalifikazio guztien banaz besteko aritmetikoa izango da ariketa horren puntuazioa. Epaimahaikideek emandako puntuaziorik handienaren eta txikienaren arteko aldea ariketa horretarako baldintzetan aurreikusitako puntuazioaren ehuneko 30 baino handiagoa bada, muturreko bi puntuazio horiek ez dira kontuan hartuko, eta banaz besteko aritmetikoa lortzeko gainerako puntuazioak baino ez dira erabiliko. Ezapupenen gaineko proba eta ariketa praktikoa plika sistemaren bidez egingo dira. Ezin izango da erabili kontsultako inoako materialik, azterketako atal guztietan.

9.4. c) Proba psikoteknikoa. Aurreko probak gainditu dituzten izangaiek egingo dute proba psikoteknikoa, izangaiak lanpostuaren eskakizunei zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzeko. Puntuazioa 0tik 10 puntura bitarteko izango da, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak egingo du.

9.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra izango da, eta horretara izangaiek NAN aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9.6. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda eta erdietsitako kalifikazioa jarriko ditu Mankomunitateko iragarki oholean. Han zehaztuko da hurrengo ariketa non, noiz eta zein ordutan hasiko den.

10.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak gainditu dutenen izangaien zerrenda jarriko du Sakanako Mankomunitateko iragarki oholean. Zerrenda hori erdietsitako puntuazioaren arabera egingo da, puntuazio gehien lortu duen izangaitik hasita, eta izangai bakoitzak ariketa bakoitzean lortu duen kalifikazioa batuta emango da.

10.2. Epaimahaiak puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposatuko dio Mankomunitateko lehendakariari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, bertan proposatzen den lehiakideak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Mankomunitateari:

a) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion ezintasunik edo akasts físico edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

d) Zin egitea edo hitz ematea Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioa eta legeak onartuko dituela, eta karguari dagozkion berezko eginbeharrak zintzo beteko dituela. 10.4. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izango da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere eskabidea faltsutzeagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.

10.5. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, mankomunitateburuak gainditzen dutenen zerrendan, 10.1 atalean aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

11.-Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Mankomunitateburuak, ebazpen baten bidez, Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Sakanako Mankomunitateko zerbitzuen arduradun izendatuko du aurreko atalean xedatua betetzen duen izangaia. Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

11.2. Izendatuak hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, eta aski arrazoituriko kasuetan izan ezik, bere lanpostuaz jabetzen ez bada, Mankomunitateko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, 11.1 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da:

a) Zuzenean, errekurtso kontentzioso administratiboa, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, maila bereko organo eskudunari zuzendua, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

b) Nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jakinarazpen hau hartu eta hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko apean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..........................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ............. Sorteguna: ...................... Sorlekua .............. Bizilekua: ................ (...............). Kalea: .......................... Zenbakia: .......... Posta kodea: ............ Telefonoa: ..............

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Hondakinak kudeatzeko Sakanako Mankomunitateko zerbitzuen arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, ....(e)ko .............. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Badudala ibilgailua gidatzeko C baimena.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Lakuntzan, 2009ko .........................aren ......................(ean).

(Sinadura)

2. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.-10/1998 Legea, hondakinei buruzkoa.

2.-11/1997 Legea, ontzi eta ontzi-hondakinei buruzkoa.

3.-Sakanako Hiri Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen ordenantza, hondakinen kudeaketa arautzen duena.

4.-Sakanako Hiri Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen ordenantza fiskala, hiri hondakinen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

5.-Kudeaketa Sistema, UNE-ISO 9001 arauaren arabera. Gai orokorrak eta Hondakin Zerbitzua ezartzea.

6.-Ingurumenaren Kudeaketarako Sistema UNE-ISO 14.001. Gai orokorrak eta Hondakin Zerbitzua ezartzea.

7.-Administrazio prozedura: Hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera.

8.-Eztanda motorra. Motorraren zatiak. Funtzionamendua. Elikatze-sistema. Karburagailua, ponpak, iragazkiak. Hozkuntza eta koipeztaketa. Pizte-sistema. Metagailuen bateria.

9.-Mekanika. Diesel motorra. Txasisa. Enbrage. Kanbioa. Indargetzea. Balaztak, gurpilak eta pneumatikoak.

10.-Elektrizitatea. Karga zirkuitoa. Abiarazteko zirkuitoa. Argien zirkuitoa. Maniobra zirkuitoa. Gehigarrien zirkuitoa. Zirkuitoak osatzen duten aparatuak.

11.-Ibilgailu mota desberdinen suspentsio motak. Motorren hozte-sistema. Olioztatzeko sistema motor desberdinetan.

12.-Zerbitzuko ibilgailuen garbiketa eta mantenimendua.

13.-Hondakinen Zerbitzuko arduradunaren eginkizunak. Zerbitzuko langileak eta bertako gorabeherak.

14.-Hiri hondakin solidoak: motak. Bilketa eta sailkapen sistema.

15.-Segurtasunaren eta lan osasunaren gaineko kontzeptu orokorrak Hondakinen Zerbitzuan.

16.-Norbera babesteko ekipoak, lan segurtasunaren alorrean.

17.-Europar zuzentarauak, hondakinen kudeaketaren alorrean.

18.-Hiri hondakin solidoen udal kudeaketa. Sailkapena eta prozedura.

Iragarkiaren kodea: L0922225