122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2009ko irailaren 7an egindako bilkuran, Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar lanegunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesatutako pertsonek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruña, 2009ko irailaren 8a.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0922222