122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2009ko ekainaren 8ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Heliodoro Esandi Alvarez jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1987. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko, bolumenak antolatzeko eta beste kontu batzuetarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Villatuertan, 2009ko ekainaren 8an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0922515