122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

490/2009 EBAZPENA, irailaren 7koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimen berria ematen diona Iruñeko "Santa María la Real" ikastetxe pribatuari bere egoitza Sarrigurenera (Eguesibar) aldatzeko.

Ikusi da Alfonso Fernández García jaunak, Mariaren Lagunartearen Institutuaren (Iberiar Probintzia) izenean -entitate titularra-, egindako baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea, "Santa María la Real" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua bere Iruñeko egoitzatik Sarrigurengo (Eguesibar) Marcelino Champagnat pasealekura aldatzeari buruzkoa.

Ikusi da Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuak ikastetxearen instalazio berrien egokitasunari buruz igorritako aldeko txostena.

Kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren bidez araututakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimen berria ematea Iruñeko "Santa María la Real" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31004962) gaur egun Iruñean duen egoitza Sarrigurenera (Eguesibar) aldatzeko, 2009-2010 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Hemendik aurrera, ondoko hauek izanen dira ikastetxearen erregistro-datuak:

-Ikastetxearen izena: "Santa María la Real" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

-Titularra: Mariaren Lagunartearen Institutua (Iberiar Probintzia).

-Helbidea: Marcelino Champagnat pasealekua 2, Sarriguren.

-Udalerria: Eguesibar.

-Baimendutako irakaskuntzak. Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ondoko modalitateetan: "Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Zientziak eta Teknologia".

-Osaera juridikoa: 12 unitate, gehienez ere 300 ikaspostukoa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan; 24 unitate, gehienez ere 600 ikaspostukoa, Lehen Hezkuntzan; 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostukoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta 8 unitate, gehienez ere 280 ikaspostukoa, Batxilergoan.

3. Indarrik gabe uztea ikastetxeak Haur Hezkuntzako bigarren zikloan 2 unitate sortzeko duen aldi baterako baimena.

4. Ebazpen honen bidez baimendutako helbide aldaketa dela-eta, ikastetxeak baimenduak ditu 3 unitate berri Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta 6 unitate berri Lehen Hezkuntzan. Irakaskuntza horiek itunduak direnez, horiek abian jartzeko bete egin beharko da itunei buruzko legeek horretaz xedatutakoa.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0922409