122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

10/2009 Dekretua, irailaren 7koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Udal honek, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren antolaketa administratiboaren Erregelamendua onetsi zuen, 2009ko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zena.

Erabaki horretan Alkatetza honen esku geratu zen arian-arian egitura berria ezartzeko ardura, ongi funtzionatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak egokitu ahala, batik bat zerbitzuen mendekotasun organikoetan edo funtzionaletan aldaketak egonez gero.

Alde horretatik, 2009ko abuztuaren 31n, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren plantilla organikoaren behin betiko onespena, aplikatzeko azken tramitea. Haien egitura egokiturik dago aipatutako erregelamenduan agertzen denera.

Bidezko da, beraz, xedapen horien onespenak ekarri duen egoera berrira egokitzea bai Tokiko Gobernu Batzarren osaera, bai alkateordeen izendapena eta alkatetza honek bere garaian egindako eskuordetzeak.

Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan beharrezko organotzat jotzen dira alkateordeak. Arau horretan ezartzen da alkateordeak alkateak izendatu eta kargutik kenduko dituela libreki Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean, eta alkateordeen kopurua ezin izanen dela batzarreko kideena baino handiagoa.

Kontuan harturik 2007ko ekainaren 19ko 5/2007 Alkatetzaren dekretuaren bidez alkateak alkateordeak izendatu zituela eta irailaren 7ko 9/2009 Alkatetzaren dekretuaren bidez Jesús Álava Sesma zinegotzia Tokiko Gobernu Batzarreko kide berria izendatu zela.

Ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

Dekretatu dut:

Lehendabizikoa.-Alkateordeei buruzko ekainaren 19ko 4/2007 Alkatetzaren dekretuaren bidez egin zen izendapena aldatzea, hemendik aurrera izendapen hori Tokiko Gobernu Batzarreko kideei egokituko baitzaie, ondoan agertzen den hurrenkeraren arabera:

-Lehen alkateordea: María Victoria Castillo Floristán andrea.

-Bigarren alkateordea: José María Navarro Fandos jauna.

-Hirugarren alkateordea: Elena Magán Lopez andrea.

-Laugarren alkateordea: María Isabel Echave Blanco andrea.

-Bosgarren alkateordea: Jesús Álava Sesma jauna.

-Seigarren alkateordea: Manuel Campillo Meseguer jauna.

-Zazpigarren alkateordea: Milagros Rubio Salvatierra andrea.

Bigarrena.-Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari; ukitutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, nahiz eta horrek ez duen eragozten sinatu ondoko egunetik aitzina dekretua indarrean egotea.

Tuteran, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0922431