122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 22/2009 Dekretua, irailaren 7koa

Gaurko egunez, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Udal honek, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren antolaketa administratiboaren Erregelamendua onetsi zuen, 2009ko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zena.

Erabaki horretan Alkatetza honen esku geratu zen egitura berria arian-arian ezartzeko ardura, ongi funtzionatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak egokitu ahala, batik bat zerbitzuen mendekotasun organikoetan edo funtzionaletan aldaketak egonez gero.

Alde horretatik, 2009ko abuztuaren 31n, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren plantilla organikoaren behin betiko onespena, aplikatzeko azken tramitea. Haien egitura egokiturik dago aipatutako erregelamenduan agertzen denera.

Horrenbestez, bidezkoa da 2007an Alkatetza honek egindako eskuordetza orokorrak eta bereziak egokitzea xedapen horiek onestetik datorren egoera berrira. Egokitze hori 11.etik 21.era doazen Alkatetzaren dekretuen bidez burutu da (2009ko irailaren 7koak).

Egokitzapen horrek eragin zehatza dauka Turismo eta Opakizunetako administrazio unitatearen gainean, Sustapen eta Berrikuntza Alorrean baitago eta orain arte Castel Ruiz Kultur Etxea erakunde autonomoaren egituraren eta aurrekontuaren barruko kudeaketa zentroa baitzen.

Castel Ruiz Kultur Etxea erakunde autonomoa tokiko enpresa entitate publikoa bihurtzeko prozesua abian dagoenez, aurreikusten da entitate berria 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko dela lanean, batez ere abantaila handiak ekartzen dituelako aurrekontuak eta kontabilitatea kudeatzerakoan.

Hortaz, turismo eta ospakizunen inguruko zerbitzuen funtzionamendua Udalak berak kudeatzeak oztopatzen ahal du, horretarako Udalak kontu-sail jakinik ez baitu bere aurrekontuan. Izan ere, zerbitzu horien kontu-sailak Castel Ruiz Kultur Etxearen aurrekontuaren barruan daude 2009ko abenduaren 31ra arte.

Horrenbestez, ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

Dekretatu dut:

Lehendabizikoa. Turismo eta ospakizunen inguruko zerbitzuak Castel-Ruiz Kultur Etxeak kudeatzen jarrai dezala 2009ko abendura 31ra arte, orain arte bezala, egun horretaraino zerbitzu horiek sortzen dituzten gastu eta diru-sarrera oro bere gain hartuta, bere aurrekontuaren kargura.

Bigarrena. Turismo eta Ospakizunen eskuordetzei eusten zaie, beraz, Jesús Álava Sesma eta Fernando Inaga Paños zinegotzien alde hurrenez hurren (2009ko ekainaren 19an 11 eta 12. Alkatetzaren dekretuen bidez eginak, hurrenez hurren).

Hirugarrena. Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari; jakinaraztea ukitutako udalkideei, Sustapen eta Berrikuntza Alorrari eta Castel-Ruiz Kultur Etxeari; eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Dekretu honen sinaduraren biharamunetik indarra hartuko badu ere.

Tuteran, 2009ko irailaren 7an. Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0922397